178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetako industriako hiri-lurzoruko A(U)3 unitatean. Behin betiko onespena

Arruazuko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arruazuko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehatua egitea, industriako hiri-lurzoruko A(U)3 unitateari dagokionez (Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra, 6.OP6. G6 eraikuntza multzoa, Arruazuko 1. poligonoko 198. eta 199. lurzatiak), eraikigarritasuna handitzeko, finken itxituren baldintzak eta eraikuntzen garaierak aldatuz. Sustatzaileak Aneyek SL eta Carpintería Lizarraga SL enpresak dira.

Iragarkia 2021eko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an, baita iragarki-taulan eta gutxienez Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Arruazuko Udalak, 2021eko ekainaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arruazuko Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa xehatua, eta orain argitaratzen da horri dagokion hirigintzako araudia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatua betetzeko.

Arruazun, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110952