178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

15/2021 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.

Hala xedatzen baitu bere 16.3 artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Elkarren ordezko izendatzea, aldi baterako, horietako karguren bat hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria eta Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko zuzendaria.

2. Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Patricia Ruiz de Irizar.

Iragarkiaren kodea: F2110877