178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2021eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 12. oinarria aldatzea (“Diru-sarrera bidezko kredituak”) 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.

Onespenaren erabakia 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, oinarri hori argitara ematen da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan xedatutakoari. Hona testu berria:

“12. oinarria. Diru-sarrera bidezko kredituak.

1.–Gastu-egoeran kreditua sortzen ahalko dute tributuz kanpoko honako gastu hauek:

a) Toki erakundeen eskumeneko gastuak finantzatzeko pertsona fisiko edo juridikoek eginiko ekarpenek edo ekarpena egiteko konpromiso irmoek. Horretarako beharrezkoa izanen da diru-sarrera eginda egotea, edo halakorik ezean, espedientean jasoa egotea ekarpena egiteko erabaki formala.

b) Udal ondasunak besterentzea; horretarako beharrezkoa izanen da eskubide hori aitortua izatea.

c) Maileguen ordainketa.

d) Zerbitzuak ematea.

2.–Espedientean jasoko da ordainketa egin izanaren frogagiria edo konpromisoaren irmotasuna, eta baita ere zein izanen den goitituko den aurrekontu-aplikazioa.

3.–Osoko bilkurak onetsi beharko du eta indarra har dezan nahikoa izanen da osoko bilkuraren erabakia”.

Altsasun, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110577