178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Epea irekitzea proiektuak norgehiagoka aurkezteko 2. poligonoko 1546. herri-lurzatirako, eta haren oinarri arautzaileak onestea

Alloko Udalak, 2021eko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen espediente bat hastea, norgehiagokako araubidean, Alloko 2. poligonoko 1546. herri-lurzatirako, eta haren oinarri arautzaileak onestea, prozedura horren pleguan daudenak, zehazteko nor izanen den lurzati horren erabileraren eta ondorengo desafektazioaren lagapen-hartzailea. Sustatzaileak proposatutako proiektuez bestelakoak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Espedientea udal bulegoetan egonen da.

Allon, 2021eko uztailaren 2an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2111322