178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUES

Deialdia Udaltzaingoko agentearen lanpostua oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Langileen arloko zinegotzi delegatuaren 2021eko uztailaren 22ko ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Udaltzaingoko agentea izendatzea.

Eguesibarko udaltzainen hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko prozedura izapidetu da.

Izangaiek lortutako puntuazioak ikusita, epaimahaiak txanda irekiko hiru izangai proposatu ditu Nafarroako Segurtasun Eskolan oinarrizko prestakuntza ikastaroa behin-behinean onartzeko.

Proposatutako hautagaietako batek Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolaren oinarrizko ikastaroa baliozkotu du. Beraz, bidezkoa da plaza lortu duen izangai hori izendatzea, legez ezarritako prozedurarekin jarraitzeko:

1.º Iosune Lus Zufía andrea Eguesibarko Udaleko udaltzain izendatzea.

2.º Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan argitaratzea.

3.º Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta jakinaraztea lanpostuaz jabetu behar duela –Nafarroako foru-araubidea errespetatuko duela zin egin edo hitzeman ondoren, Konstituzioa eta legeak beteko dituela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzoki beteko dituela– hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpen hau egiten denetik aurrera, eta hala egiten ez badu, galdu egingo dituela Eguesibarko Udaleko funtzionario izateko dituen eskubide guztiak.

Sarriguren Eguesibarren, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2111503