178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko Lanpostu kopurua handitzea

Alkatetzak, 2021eko ekainaren 15ean eman 1176. Ebazpenaren bidez, onetsi zen lanpostuen kopurua handitzea, Udaltzaingoko udaltzain-agente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian; bat txanda irekirako eta beste bat igoera txandarako. Deialdia 2021eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an.

“Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Lanpostuen kopurua handitzea bi udaltzain-agente lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (0506C00212-0506C00213), beste hiru lanpostu hauekin: 0506C00218, 0506C00220 eta 0506C00222.

Bigarrena.–Lanpostu horiek banatzea honako txanda hauetan:

a) Txanda irekia: 0506C00212 eta 0506C00220 kodea duten lanpostuak.

b) Igoera txandan, Nafarroako Administrazio Publikoko langileentzat: kode hauek dituzten lanpostuak: 0506C00213, 0506C00218, 0506C00222.

Hori guztia, alkatetzaren ebazpen honetan aipatutako deialdiaren oinarrietan ezarritako modu eta baldintzetan, betiere 2021eko uztailaren 31rako aurreikusita dagoen langilearen erretiroa (0506C00222 lanpostua) gauzatzen bada izangaiei deialdian ezarritako oinarrizko prestakuntzarako ikastarorako sarbidea eman aurretik.

Hirugarrena.–Argitaratzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian.

Hori agintzen eta sinatzen da Tuteran, idazkaria naizen honen aurrean, eta horren fede ematen dut.”

Tuteran, 2021eko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2110339