178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, gizarte-laneko erdi mailako tituludunen lanpostuan osagarriaz aritze aldera, iruñeko udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako deialdi hauek onestea erabaki zuen, 2021eko uztailaren 16an:

DEIALDIA, IZANGAI-ZERRENDA BAT OSATZEKO, GIZARTE-LANEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN LANPOSTUAN OSAGARRIAZ ARITZEKO, PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIEN EGOERAN

Hona deialdi hau arautuko duten

OINARRIAK

Lehena.

Deialdia iragartzen da izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Gizarte-laneko erdi mailako tituludunen lanpostuan osagarriaz aritze aldera prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan aldian-aldian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdian parte hartzen dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Iruñeko Udalaren edota haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak izatea, deitutako lanpostuaren maila berekoak edo beheragokoak, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntza-aldia agorturik ez edukitzea.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urte benetan eman izana.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

d) Gradudun edo Diplomadun titulua Gizarte Lanean edo horien baliokidea den titulu bat edukitzea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko mugaegunean. Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

e) Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin bat, adingabeekin ohiko harremana edukitzea eskatzen duten lanpostuetara sartzeko ezinbestekoa da epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik edo gizakien salerosketagatik.

Betekizun hori egiaztatzeko Giza Baliabideetako Idazkaritza Teknikoari baimena eman beharko zaio egiaztagiri hori eska diezaion Sexu-delitugileen Erregistro Zentralari, edo abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko egiaztagiria aurkeztu.

2.2. Deialdi honi dagokion Gizarte-laneko erdi mailako tituludunen lanpostuan osagarriaz prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko izangai-zerrenda bat osatzeko hautatutako izangaiek aukera izanen dute euskara berariazko betekizun gisa duten lanpostuetan aritzeko, baldin eta eskabideak aurkezteko mugaegunean Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

2.3. Izangaiek agirien bitartez egiaztatu beharko dute oinarri hauen 2.1. puntuan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko unean.

2.4. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola prestakuntzak dirauen bitartean ere.

Hirugarrena.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

Hautapen-prozesua ebazpen honetan bi deialdietarako onetsitako arau komunetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaiei deitzea, eta, hala badagokie, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izendapena honako hauetan ezarritakoarekin bat eginen dira: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua eta dagozkion aldaketak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 25ean onetsitako Erabakia –Iruñeko Udalean langileak administrazio araubidean kontratatzea erregulatzen duena– eta haren eguneratzeak, bai eta aplikagarriak diren gainerako arauak ere.

Aipatutako Erabakian berariaz ezartzen da prestakuntzarako zerrendak lehentasuna izanen duela aldi baterako kontrataziorako hautapen-probetarako deialdi publikoen bidez eratutako izangai-zerrendarekiko.

DEIALDIA, IZANGAI-ZERRENDA BAT OSATZEKO, GIZARTE-LANEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN LANPOSTUAN OSAGARRIAZ ARITZEKO ALDI BATERAKO KONTRATU BIDEZ

Hona deialdi hau arautuko duten

OINARRIAK

Lehena.

Izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia iragartzen da, Gizarte-laneko erdi mailako tituludunen lanpostuan osagarriaz aldi baterako aritzeko, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan aldian-aldian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Gradudun edo Diplomadun titulua Gizarte Lanean edo horien baliokidea den titulu bat edukitzea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiria, eskaerak aurkezteko mugaegunean. Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita ere.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, edo hitz eman, adierazteko ez dutela, beren estatuan, Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapen edo kondena-penalik.

g) Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin bat, adingabeekin ohiko harremana edukitzea eskatzen duten lanpostuetara sartzeko ezinbestekoa da epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik edo gizakien salerosketagatik.

Betekizun hori egiaztatzeko Giza Baliabideetako Idazkaritza Teknikoari baimena eman beharko zaio egiaztagiri hori eska diezaion Sexu-delitugileen Erregistro Zentralari, edo abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko egiaztagiria aurkeztu.

2.2. Deialdi honi dagokion Gizarte-laneko erdi mailako tituludunen lanpostuan osagarriaz aritzeko izangai-zerrenda bat osatzeko hautatutako izangaiek aukera izanen dute euskara berariazko betekizun gisa duten lanpostuetan aritzeko, baldin eta eskabideak aurkezteko mugaegunean Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) badute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

2.3. Izangaiek agirien bitartez egiaztatu beharko dute oinarri hauen 2.1. puntuan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko unean.

2.4. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola kontratazio-aldian ere.

Hirugarrena.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

Hautapen-prozesua ebazpen honetan bi deialdietarako onetsitako arau komunetan ezarritakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Dei egitea aldi baterako kontrataziorako izangaiei.

Izangaiei deitzea, eta hala badagokie, haien kontratazioa honako arau hauetan ezarritakoarekin bat eginen dira: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honen oinarriak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 25ean onetsitako Erabakia –langileak administrazio araubidean kontratatzea erregulatzen duena– eta haren eguneratzeak, bai eta aplikagarriak diren gainerako arauak ere.

Deia egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren Xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta horretarako, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek egoera hori egiaztatu beharko dute organo eskudunak egindako jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua edo legeekin bat kautotua aurkeztuta.

BI DEIALDIETARAKO ARAU KOMUNAK

Lehena.–Eskabideak.

1.1. Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hauek iragartzen dituen aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Deialdien testu osoa eskuragarri egonen da www.pamplona.es udal-webgunean eta Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoetan.

1.2. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein Erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz.

Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaizkio. Eredu hori eskuragarri egonen da Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta bulegoetan, bai eta Interneten ere www.pamplona.es werbgunean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

1.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.3.1. Ziurtagiria, izena emateko eskubide tasa dela-eta 11,00 euro Iruñeko Udalari ordaindu izana egiaztatzeko. Tasa hori ordaindu ezean, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa Iruñeko Udalak honako finantza-entitate hauetan dituen kontuetan ordain daiteke, haietan dirua sartuz edo haietara banku-transferentzia eginez: Caixabank (ES04 2100 2173 8102 0022 2762), Laboral Kutxa (ES22 3035 0039 3403 9090 0005) eta Nafarroako Rural Kutxa (ES07 3008 0001 1411 0344 7429). Edo, bestela, Udaleko Diruzaintzan (Merkatuko kalea 7-9, 2. solairua). Ordainagirian honako datu hauek adierazi beharko dira, nahitaez:

–Izangaiaren izen-abizenak.

–NAN / IFZ.

–Ordainketa zein kontutan egin den eta horren zenbakia.

–Kontzeptua: Deialdia: Gizarte-laneko erdi mailako tituluduna osagarriaz.

1.3.2. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen dituen agiriarena, eta behar izatera, aldi baterako kontratazioetarako deialdiaren 2.1.a) oinarrian eskatutako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzko agiriarenak.

1.3.3. Unibertsitateko Gizarte Laneko diplomadun edo gradudun tituluaren edo horren baliokidea den tituluaren fotokopia.

1.3.4. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko egiaztagiria, Giza Baliabideetako Idazkaritza Teknikoari baimenik eman ezean hura eskatzeko.

1.3.5. Eskabidearekin batera, desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudun batek emana– aurkeztu beharko dute. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer-nolako desgaitasuna duten, eta eskatutako egokitzapenak.

1.3.6. Euskarazko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek euskarazko gaitasun-agiriaren (EGA) edo horren baliokidearen fotokopia –C1 mailaren egiaztagiriarena, kasu– aurkeztuko dute.

Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arte haiek gauzatutako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

Nahikoa izanen da agirien kopia sinpleak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du halako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

Bigarrena.–Izangaien onarpena. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

2.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgunean argitaratuko da.

2.2. Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko edo eskabidean akatsik balego horiek zuzentzeko, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

2.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta erreklamazioak ebatzita, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta agindua emanen du hori Udalaren webgunean argitaratzeko. Zerrendarekin batera, deialdi honetan aurreikusitako lehen hautaproba egiteko eguna eta tokia ere emanen dira jakitera.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko da, lehen hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

2.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

2.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik deialdietan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioaren eskuetan dagoena aztertzean ondorioztatzen bada ez dutela betetzen eskatutako baldintzaren bat, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik bereganatutako eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Hirugarrena.–Probak. Hautapen-prozesuak proba bat izanen du, bi deialdietarako komuna.

3.1. Lehen proba. Proba teorikoa: izangaiek test erako galderak dituen galdetegi bat erantzun beharko dute idatziz, Epaimahaiak aurrez adierazitako gehieneko denboran. Galderak Deialdi honen II. eranskineko gaitegian agertzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. Aukera batzuk egonen dira galdera bakoitzari erantzuteko, eta horietako bat baino ez da baliozkoa izanen.

Proba honek gehienez ere 100 puntuko kalifikazioa izanen du. Proba egin aurretik zehaztuko dira hori baloratzeko irizpideak eta nola zigortu akatsak aukera anitzeko erantzunak dituzten galderetan. Proba gaindituko dute ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 (30 puntu), gutxienez, lortzen duten izangaiek.

3.2. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azalduko dira hartara. Agertzen ez diren edo nortasuna egiaztatzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.

3.3. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren nahiz bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskabidean halakorik eskatu duten izangaiendako.

3.4. Proba egin ondoren, Udalaren webgunean argitaratuko dira izangai bakoitzak lortutako emaitzak.

Probaren emaitzen aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 3 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

Laugarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

4.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Ricardo Elizalde Abrego, Gizarteratze eta laneratzeko ibilbideetako enplegu-programen arduraduna.

Epaimahaiburu ordezkoa: Maite García Areso, Iruñeko Udaleko gizarteratze-ibilbideetako programaren arduraduna.

Epaimahaikidea: María Sagrario Zueco Eneriz, Iruñeko Udaleko norberaren autonomiaren inguruko programaren arduraduna.

Epaimahaikide ordezkoa: Teknikari bat gai honen ezagutzaren esparruan.

Epaimahaikidea: Pilar Larrauri Ugarte, Iruñeko Udaleko haurtzaro- eta familia-programaren arduraduna.

Epaimahaikide ordezkoa: Teknikari bat gai honen ezagutzaren esparruan.

Epaimahaikidea: José Javier Soto Blanco, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Manuel Iribarren Aguerri, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Benita Soteras Ramírez, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako idazkari teknikoa.

4.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

4.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Bosgarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.

5.1. Behin proben kalifikazioa amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko ditu, bereizirik, honako zerrenda hauek:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

–Aldi baterako kontratazioari dagokion deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Halaber, epaimahaiak Giza Baliabideetako zuzendariari igorriko dizkio zerrendak, onets ditzan, hautapen-prozesuaren espediente osoarekin batera.

5.2. Izangaiek guztira lortzen dituzten puntuetan gerta litezkeen berdinketak kalifikazio-epaimahaiak ebatziko ditu irizpide hauekin bat:

a) Prestakuntzarako izangaien deialdia: berdinketak ebazteko zozketa eginen da, Zerbitzu Orokorretako Alorrean –Giza Baliabideetan–, berdinduta dauden izangaiei deituko zaielarik zozketan egon daitezen.

b) Aldi baterako kontratazio-deialdia: berdinketak ebazteko zozketa eginen da, Zerbitzu Orokorretako Alorrean –Giza Baliabideetan–, berdinduta dauden izangaiei deituko zaielarik zozketan egon daitezen.

Izangai-zerrendak izangaiak deitzeko hurrenkerarekin bat onetsi aurretik, desgaitasuna egiaztatu duten izangaiei osasun-azterketa bat eginen zaie, lanposturako gaitasuna zehazte aldera.

Seigarrena.–Izangaien zerrendak eta dei egitea.

Behin hautapen-prozesuaren espediente osoa jasota, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko ditu izangai-zerrendak, izangaiak deitzeko hurrenkerari lotuta, eta www.pamplona.es Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Ebazpen honek onesten dituen deialdien oinarriek ezartzen dutenarekin bat deituko zaie arau honek aipatzen dituen zerrendetako izangaiei, eta kasu guztietan bermatuko da prestakuntzarako izangaiek lehentasuna edukiko dutela aldi baterako kontrataziorako izangaien aurretik. Momentu horretan aurkeztu beharko dituzte III. atalaren (bi deialdietako arau komunak) 1.3 oinarrian aipatutako jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo legeekin bat kautotuak.

Zazpigarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko uztailaren 16an.–Giza Baliabideetako zuzendaria Javier Morrás Iturmendi.

I. ERANSKINA

Eskabideak (DOC).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

2.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa-sistema arautzen dituena.

3.–30/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu orokorren Zorroa onesten duena: Prestazio bermatuak eta bermatu gabeak.

4.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, gizarteratzerako eta Errenta Bermaturako eskubideak arautzen dituena.

5.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Gizarteratzerako eta Errenta Bermaturako eskubideen garapenari buruzkoa.

6.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

7.–1/2011 Foru Legea, otsailaren 15ekoa, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena.

8.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa.

9.–“Nafarroako Foru Komunitateko Haurtzaroa Babestearen arloko II. Prozedura Eskuliburua”. I. liburukia eta II. liburukia.

10.–Iruñean bazterketa larria arautzen duen ordenantza.

11.–Iruñeko Udalaren ordenantza, aterpe-premia dutenek udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeko.

Iragarkiaren kodea: L2111404