178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Alkatetzaren 107/2021 Ebazpena, 2021eko uztailaren 19koa.

Udalak 2021ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen urte hartako plantilla organikoa.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluak xedatzen duela “alkateak baduela, besteak beste, lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat”, ebatzi dut:

1. 2021eko lan publikoaren eskaintza onestea, ondoko lanpostu hauek barnean direla:

–Administrari-ofiziala (Katastroa): C maila. Oposizio-lehiaketa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Aldi baterako lan-kontratuduna.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Murchanteko Udalaren 2021erako lan publikoaren eskaintza.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Murchanten, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2111319