178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

136E/2021 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Maite Cambra Preciado andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuen bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maite Cambra Preciado andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2021eko uztailaren 15etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 15ean.–Diru-Bilketako Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea ordezkatuz (Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 23ko 237/2019 Ebazpena), Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F2111226