178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, erizaintzako langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Erizaintzako langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak Nerea Juaniz Ojer izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cintruenigon, 2021eko ekainaren 16an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

PROPOSATUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA

NEREA JUANIZ OJER

Iragarkiaren kodea: L2110340