178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1918/2021 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita organo horrek berak otsailaren 22an emandako 489/2021 Ebazpena, herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 11ko 145/2020 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia, eta 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2021eko jaiegunei buruzko ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna, 12:00etatik aurrera, eta lau egun gehiago horrez gain, herriko festak hasten diren eguna, 12:00etatik aurrera, gehi beste lau egun.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako 2021eko jaiegunak zehaztu ondoren (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 489/2021 Ebazpena), herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna zehaztu zen. Horren ondorioz, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 11ko 145/2020 Foru Aginduaren aipatu 1.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat.

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuak jakinarazi du Nafarroako Liburutegien Sareko langile batzuek Aurizberrin ematen dituztela zerbitzuak, eta herri hori ez dela aipatutako otsailaren 22ko ageri 489/2021 Ebazpenean; hortaz, bidezkoa da ebazpena aldatzea, herri horretako festetako zaindariaren eguna onesteko, herri horretan zerbitzuak ematen dituzten langileentzako jaiegunak eta ordutegi murrizketak zehazteko.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko festetako zaindariaren eguna ezartzen duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 489/2021 Ebazpenaren bigarren apartatua aldatzea, Aurizberriko zaindariaren eguna ere zerrendan sartzeko.

2. Aurizberriko zaindariaren eguna, 2021. urtean, abuztuaren 23a izanen dela onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2110682