178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

122E/2021 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dituen ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Idoya Labiano Ruiz andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Ikuskapen Jarduketak Erregistratzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea, 2021eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari. behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 29an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2110558