178. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

122/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, José Antonio Perez-Nievas Martínez jauna, Tuterako barrutiko koordinatzailea, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluak azaltzen duenaren arabera, koordinazio unitatea Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako unitate organikoa da, eta aipatu atalari dagokio hura antolatzea eta zuzentzea, bai eta lan eskaerak zehaztea eta basozainei jarraibideak ematea ere; basozainek koordinatzaileari eman beharko diote beraien lanaren berri. Artikulu horrek adierazten du koordinatzaile izena emanen zaiola koordinazio unitatean izendatutako pertsonari. Aipatu foru dekretuaren lehen xedapen gehigarriak gaineratzen du koordinazio unitateek bulegoko burutzen maila edukiko dutela.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 19ko 179/2020 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz (foru agindu horrek onetsi zituen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak, eta 2020ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan), hauek dira Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikiriko koordinazio unitateak: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, Zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tutera.

José Antonio Perez-Nievas Martínez jaunak, Tuterako barrutiko koordinatzaileak, uko egin dio Unitateko koordinatzailea izateari. Ekainaren 20ko 163/2019 Foru Aginduaren bidez bitarte baterako izendatu zuten lanpostu horretarako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. José Antonio Pérez-Nievas Martínez jauna, Tuterako barrutiko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 13an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2111072