173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 6an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsirik gelditu dira Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 107.900 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 29.700 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.620 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6.900 euro.

Gastuak, guztira: 242.120 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 63.800 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.600 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 141.970 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 31.750 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 242.120 euro.

Arraitzan, 2021eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2110929