173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumenaren eskuordetzea errebokatzea

2021eko uztailaren 8an, San Adriango alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen; xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

“Lehenbizikoa.–Errebokatzea Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluan jasotzen den Alkatetzaren eskumenaren eskuordetzea, Tokiko Gobernu Batzarraren alde egindakoa, alegia, planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestekoa, Osoko Bilkurari berariaz esleitu ez zaionean, bai eta hirigintzako kudeaketako tresnak eta urbanizazio proiektuak onestekoa ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Tokiko Gobernu Batzarrari igortzea”.

San Adrianen, 2021eko uztailaren 8an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2110947