173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko langileen 2021eko plantilla organikoko aldaketa bat, A mailako kontu-hartzailearen lanpostua sortzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garesen, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2110264