173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, 2021eko aurrekontua exekutatzeko oinarrietan. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko otsailaren 1ean egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra exekutatzeko oinarriak aldatzeko espedientea. Espedientearen xedea da oinarriak egokitzea abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legean xedatutakoari (foru lege horrek aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Interesdunen eskura dago aurrekontua exekutatzeko oinarri aldatuen testu osoa, Olaibarko Udalaren egoitza elektronikoan. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://sedeelectronica.olaibar.es/

Olaibarren, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2111212