173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrean dagoen plantilla organikoaren aldaketa, zerbitzu anitzetako enplegatu-mendizain lanpostu bat sortzeko eta albienteen osagarria aldatzeko.

Espedientea jendaurrera atera zen hamabost egun baliodunean, ediktuak 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren.

Alegazio bat aurkeztu zen bi albiente edo agente lanpostuen osagarriari buruz, eta Lesakako Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa, lanpostuko osagarria %10,35 izanen zela ezarririk bi albiente edo agente lanpostuetarako.

Plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da. Hori dela eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da orain.

Lesakan, 2021eko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatu-basozaina.

  • Kopurua: 1.
  • Araubide juridikoa: funtzionarioa.
  • Maila: D.
  • Mailako osagarria: %12.
  • Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
  • Egoera: hutsik.
  • Euskara maila: B2/B1.

–Lanpostua: albiente edo agentea (2 lanpostu).

  • Lanpostuko osagarria: %10,35.

Iragarkiaren kodea: L2111169