173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEAZKUE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leazkueko Kontzejuak, 2021eko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea iragarki-taulan eta 2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Aurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrekontua behin betiko onetsi da, eta foru araudi horren 202.3 artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik.

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.120,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 716,94 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 29.317,70 euro.

Gastuak, guztira: 33.154,64 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 160,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.100,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 28.894,64 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 33.154,64 euro.

Leazkuen, 2021eko uztailaren 8an.–Kontzejuko burua, Eugenio Oria Mundin.

Iragarkiaren kodea: L2110928