173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Errebokatzea alkateordeari eskuordetutako eskumenak, Herri-lurren, Nekazaritzaren eta Ingurumenaren Alorrari dagozkionak

Alkatetzaren 2021eko uztailaren 13ko Ebazpena, zeinaren bitartez errebokatzen baitira Funesko Udaleko alkateordeari eskuordetutako eskumenak, Herri-lurren, Nekazaritzaren eta Ingurumenaren Alorrari dagozkionak.

Ignacio Felipe Domínguez Martínez, Funesko Udaleko alkatea.

Ikusirik legez esleituak ditudan eskudantziak, bereziki bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluan ezarritakoarekin (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 9.6 artikuluei jarraituz.

Ikusirik Alkatetzaren 2019ko ekainaren 24ko 388/2019 Ebazpenaren bitartez alkateordearen esku utzi zirela Herri-lurren, Nekazaritzaren eta Ingurumenaren Alorrari dagozkion eskumenak, oro har.

Ikusirik alkateordeak alkatetza honi adierazitako arrazoi pertsonalengatik komenigarria dela eskuordetu zaion eskumena errebokatzea.

Horregatik guztiagatik, alkate naizen honek, Herri-lurren, Nekazaritzaren eta Ingurumenaren Alorreko eskudantziei dagokienez, organo eskuordetzaile naizen aldetik,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Errebokatzea Alkatetzaren 2019ko ekainaren 24ko 388/2019 Ebazpenaren bitartez, Herri-lurren, Nekazaritzaren eta Ingurumenaren alorrari dagokionez Miguel Ángel Los Arcos Díaz alkateordearen esku utzitako eskumenak, zeinak berriz ere Udaleko alkatearen esku izanen baitira, organo eskuordetzailea bera izan baita.

Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, nahiz eta errebokatzeak eraginkortasuna izanen duen ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Funesko alkateordeari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Funesen, 2021eko uztailaren 14an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2111176