173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, 2021eko aurrekontua exekutatzeko oinarrietan. Behin betiko onespena

Funeko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 2021eko aurrekontua exekutatzeko oinarrietan.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14koan.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurrekontua exekutatzeko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Funesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://funes.sedelectronica.es/transparency/859e03cd-bd75-4288-8082-f6c38235ecad/

Funesen, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110786