173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2021eko ekainaren 9an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Plantilla organikoa: 2021eko plantilla organikoa; aho batez erabakitzen da hasiera batez onestea 2021. urterako plantilla organiko hau:

Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: 6/1990 Foru Legearen gaikuntza (VII. titulua). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Egoera: hutsik.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: lan-kontratuduna, mugagabea. Antzinatasuna: 2018ko maiatzaren 22a.

Eslaban, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L2111170