173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2021eko uztailaren 6an, Aiegiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela uztailaren 17tik 24ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), betiere eskumenen gaineko eskuordetzeei buruzko abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari,

EBAZTEN DUT:

1. Hirugarren alkateorde José Manuel Galdeano Hermoso de Mendozaren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2021eko uztailaren 17tik 24ra, biak barne.

2 Osoko Bilkurari honen berri ematea hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2021eko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110832