173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGI

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. eta 2. aldaketak, kreditu transferentziak egiteko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea amaitutakoan.

Arlegin, 2021eko ekainaren 10ean.–Kontzejuko burua, Christian Waskonig Caro.

Iragarkiaren kodea: L2110208