173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2021eko uztailaren 1ean:

“Jarraikiz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluari eta harekin bat datozenei (errege dekretu haren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), udal-mugartetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBAZTEN DUT:

1 Alkatetzari dagozkion eskudantziak Patricia Elena Abad Encinas zinegotziaren esku uztea, 2021eko uztailaren 19tik 22ra arte, biak barne, eta 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era arte, biak barne.

2 Alkatetzari dagozkion eskudantziak M.ª José Arteaga Urrutia zinegotziaren esku uztea, 2021eko uztailaren 23tik 26ra arte, biak barne.

3 Horren berri ematea Udalbatzari egiten duen lehen osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4 Ebazpen hau jakinaraztea Patricia Abad Encinasi eta M.ª José Arteaga Urrutiari, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2111211