173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

171/2021 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez destinoa ematen zaie, zerbitzu eginkizunetako egoeran, ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian hautatutako izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 29ko 317/2020 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketa baterako deialdia egin zen, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu eginkizunetan beteko direla, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2021eko irailaren 1etik hasita.

Zerbitzu eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean lanpostu hutsen bat izatea kasuan kasuko espezialitatean, hizkuntzan eta, kasua bada, hizkuntza-eskakizunean, behin zehaztuta zein diren ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak.

Bestetik, aipatu zortzigarren oinarriko 3.c) puntuak ezartzen du, zerbitzu eginkizun hauek amaitzeko arrazoietako bat interesdunak espresuki uko egitea izanen dela.

Aipatu deialdian aurreikusitako prozedura amaituta, eta egiaztatuta dagokion espezialitate, hizkuntza, eta kasu honetan profil bereko lanpostu huts bat badela, eta Virginia Los Arcos García andreak zerbitzu emankizunetako destinoari uko egiteko aurkeztutako idazkia onartuta, bidezkoa da zerbitzu emankizunetako destinoak esleitzea haietarako hautatuak izan diren izangaiei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea deialdi honen eranskinean ageri diren irakasleei.

Zerbitzu eginkizun horiek 2021eko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau igortzea, dagozkion ondorioak sor ditzan, honako hauetara: Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

ERANSKINA

Emandako zerbitzu eginkizunak

DEITURAK ETA IZENA

PROIEKTUA/PROGRAMA

IKASTETXEA

ESPEZIALITATEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Andueza Igoa, Uxua

Koordinatzea “ikasleen agurra, musikal bat” proiektua

Buztintxuri HLHIP (Iruña)

597

Musika (euskaraz)

2021/09/01

2023/08/31

Antón Agramonte, Emilia

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Basoko” BHI (Iruña)

590

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Azpiroz Beunza, Guratz

Koordinatzea “Dinamika kooperatiboak sartzea euskararen irakaskuntzan, A ereduan, LHko 4., 5. eta 6. mailetan” proiektua

Buztintxuri HLHIP (Iruña)

597

Euskara (Nafarroa)

2021/09/01

2023/8/31

Bandrés Nuin, Itziar

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Sarriguren” BHI (Sarriguren)

590

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (euskaraz)

2021/09/01

2023/8/31

Baque Garjón, Maitane

Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezartzeko arduraduna

“Sarriguren” BHI (Sarriguren)

590

Gaztelania eta Literatura (euskaraz)

2021/09/01

2023/08/31

Beraza Bengoetxea, Aizea

Programa honen arduraduna: “Irakasle Taldea Ehutzen”

Arbizuko Herri Eskola (Arbizu)

597

Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz)

2021/09/01

2023/08/31

Bidaurre Arana, Mikel Aingeru

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“San Miguel” HLHIP (Noain)

597

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Blasco Llorente, M.ª Rosana

“Erasmus+ Y e-Twinning programa” proiektua

“Reyno de Navarra” DBHI (Azagra)

590

Frantsesa (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Cervera Lecumberri, José Ángel

Koordinazio-lana egitea proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza –Kimua programa–, ezartzeko Elektrizitatea, Elektronika eta Industria lanbide arloetako heziketa zikloetan

ETI IIP (Tutera)

591

Ekipo elektronikoak (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Erasun Aramburu, Aranzazu

Programa honen arduraduna: “Ikaskuntza komunitateak” proiektua garatzea

“Domingo Bados” HLHIP (Olazti)

597

Lehen Hezkuntza (euskaraz)

2021/09/01

2023/08/31

Erbiti Armendáriz, Ricardo

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri programa finkatzea”

“Iñaki Ochoa de Olza” DBHI (Iruña)

590

Euskal Hizkuntza eta Literatura, PI profila

2021/09/01

2023/08/31

García Azpiroz, Iñigo

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Plaza de la Cruz” BHI (Iruña)

590

Teknologia (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

García Molina, Constancio Javier

Kudeatzea berrikuntza teknologikoko programa, online prestakuntzakoa eta CISCO edukiak dauzkana

ETI IIP (Tutera)

590

Informatika (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Gil Sarratea, Nora

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri programa finkatzea”

“Iñaki Ochoa de Olza” DBHI (Iruña)

590

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (euskaraz)

2021/09/01

2023/08/31

Huarte Goñi, Laura

Proiektu honen arduraduna: “Kontsumo arduratsua, aldaketa sozialerako heziz”

“Ibaialde” BHI (Burlata)

597

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Huerta Vela, Ana Rita

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Alhama” BHI (Corella)

590

Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Iribarren Ederra, Ainhoa

Koordinazio-lana egitea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI) diziplinartekotasunez ezartzeko, komunikazioaren eta gizartearen arloan

Uharte BHI

590

Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Larumbe San Martín, M.ª Isabel

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Plaza de la Cruz” BHI (Iruña)

590

Teknologia (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Ledesma García, Jesús

Dinamizazio-lana egitea proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI) –Kimua programa– ezartzeko industria sektoreko lanbide arloetako heziketa zikloetan

ETI IIP (Tutera)

591

Instalazio elektroteknikoak (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Lleyda Ayala, Mercedes

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Basoko” BHI (Iruña)

590

Matematika (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

López Pérez, Marta

“Chromebook-aren ustiapen didaktikoa hizkuntzen azterketa ofizialak prestatzeko”

“Basoko” BHI (Iruña)

590

Ingelesa (gaztelaniaz), FL profila

2021/09/01

2023/08/31

Marín Santano, Yolanda

Programa honen arduraduna: “IDEAL-Haur Hezkuntzako giroak” proiektua ezartzeko lantaldea koordinatzea

“García Galdeano” HLHIP (Iruña)

597

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Martínez Escuchuri, M.ª Pilar

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Álvara Álvarez” HLHIP (Faltzes)

597

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Martínez Sinués, Rocío

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Ricardo Campano” HLHIP (Viana)

597

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Mutiloa Oria, M.ª Yolanda

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“Larraintzarko Ikastetxea DBHI” (Larraintzar)

590

Filosofia (euskaraz)

2021/09/01

2023/08/31

Ongay Rodríguez, Iraide

Proiektu honen arduraduna: “(H)Argatik Pinpilin: Emozio eta Arte Amarauna”

“Askatasuna” BHI (Burlata)

590

Biologia eta Geologia (euskaraz)

2021/09/01

2023/8/31

Pardo del Burgo, Raquel

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“San Miguel” HLHIP (Noain)

597

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/8/31

Pellejero Sukia, Alain

“Jolaserako baliabideak jolastokian euskara eta ingelesa erabiltzeko” proiektua koordinatzea

“Buztintxuri” HLHIP (Iruña)

597

Gorputz Hezkuntza (euskaraz)

2021/09/01

2023/08/31

Pérez Barbachano, Raquel

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea eta zabaltzea”

“Julio Caro Baroja” BHI (Iruña)

590

Biologia eta Geologia (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Pérez Franco, Marta

Programa honen arduraduna: “Eskola aktiboa, inklusiboa”

“Beriain” HLHIP (Beriain)

597

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Pitillas Pellicer, Iñaki

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan gorputz jardueren zientzien arloa ezartzea, diziplinartekotasunez eta modu transbertsalean, proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren (POEI) bidez

Uharte BHI

590

Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Puertas Ortiz, Jimena

Kalitatea Kudeatzeko Sistema programaren arduraduna

“Joaquín Romera” DBHI (Mendabia)

590

Teknologia (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

San Sebastián Dalseme, Rafael Alejandro

Erasmus + eta Bioalternativa KA2–KA202 nazioarteko proiektuak koordinatzea, “Lantokiko Prestakuntza” modulua Europako herrialdeetako enpresetan egiteko, nazioarteko mugigarritasun proiektuen bidez

“Ribera del Arga” BHI (Azkoien)

591

Nekazaritzako Ekoizpeneko Eragiketa eta Ekipamenduak (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Serrano Zueco, Elena

Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzea

“Cerro de la Cruz” DBHI (Cortes)

597

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Tejedor Alonso, Ana María

Koordinazio-lana egitea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan lanerako prestakuntza eta orientabideen arloa ezartzeko, diziplinartekotasunez eta modu transbertsalean, proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren (POEI) bidez

Uharte BHI

590

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Urra Uriz, M.ª Cristina

Programa honen arduraduna: Ingelesa sendotzea “Ideal”-Haur Hezkuntzako giroak” proiektuaren curriculumeko hiru arloetan

“García Galdeano” HLHIP (Iruña)

597

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Zalba Salaberri, Olga M.ª

Programa honen arduraduna: “Proeducar-Hezigarri berrikuntza proiektua ezartzea”

“José María Huarte” HLHIP (Iruña)

597

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz)

2021/09/01

2023/08/31

Iragarkiaren kodea: F2110670