173. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

141E/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 276E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Osasun Mentalaren arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 276E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren Osasun Mentalaren arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak. Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 276E/2016 Foru Agindu hori onetsi zenetik gaur arte Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Osasun Mentalaren arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 276E/2016 Foru Aginduaren 4. puntua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Osasun Mentalaren Arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategia ezarri zen. Aurrerantzean, puntu hori honela idatzita geldituko da:

“4. Burutza hauetan aritzen diren pertsonak izendatzen dira programen koordinatzaile izateko:

–Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua Nahasmendu Mental Larriari Laguntza Soziosanitarioa Emateko Programaren koordinatzailea izanen da.

–Arreta Komunitarioaren eta Osasun Mentaleko Zentroen Arloko Zerbitzuko burua Haur eta Gazteen Osasun Mentalaren arloko Prebentzioaren eta Arretaren Programaren koordinatzailea izanen da.

–Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko burua Nahasmendu mental larria duten pertsonen zaintzaileak gaitzeko eta sostengatzeko Programaren koordinatzailea izanen da.

–Ospitalizazio Arloko Zerbitzuko burua Nahasmendu Mental Larriari Osoko Laguntza Emateko Programaren koordinatzailea izanen da.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua Osasun Mentalaren arloko Prebentzio Programaren koordinatzailea izanen da.”

2. Aurrerantzean, betetzen duten kargua dela-eta programen koordinatzaile izateko izendatzen diren pertsonek kargua uzten dutenean, kargu horiexetarako izendatzen diren pertsonek ordeztuko dituzte, foru agindu berri bat onetsi behar izan gabe.

3. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, María Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2110322