171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2021eko ekainaren 28ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Basaburuko Bake Epaitegia: Irentxu Martinena Espinal andrea, ordezko bake epaile.

Laugarrena.–Lakuntzako Bake Epaitegia: Eugenia Razkin Razkin andrea, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Beriaingo Bake Epaitegia: Garbiñe Zarranz Pérez andrea eta Yolanda Osorio Ruiz andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Igantziko Bake Epaitegia: José Arburua Martikorena jauna, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Vianako Bake Epaitegia: M.ª Salud Arina Robles andrea, bake epaile titular.

Zortzigarrena.–Mendabiako Bake Epaitegia: María Carmen Navarro Romero andrea, bake epaile titular.

Bederatzigarrena.–Lodosako Bake Epaitegia: Agustín Esparza Campo jauna, bake epaile titular.

Hamargarrena.–Orotz-Beteluko Bake Epaitegia: Miren Ainhoa Mendia Orradre andrea, bake epaile titular.

Hamaikagarrena.–Orreagako Bake Epaitegia: Inmaculada Capilla Frias andrea eta Edurne Echeverría García andrea.

Hamabigarrena.–Cadreitako Bake Epaitegia: Alberto López García jauna, bake epaile titular.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2110734