171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Interpretazio dokumentua, Ardoi sektoreko L-6 unitate morfologikoaren plan partzialaren hirigintza fitxari buruz. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2021eko ekainaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen interpretazio dokumentu bat Ardoi sektoreko L-6 unitate morfologikoaren plan partzialaren hirigintza fitxari buruz, Pomarelli SLk sustatua, xede baitu determinazio baten interpretazioa, aipatu unitate morfologikoan, espazio publikotik kanpo, aurreikusirik dagoen aparkaleku erreserbari dagokionez.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.4 eta 72 artikuluetan xedatua aplikatuz, haietara igortzen baitu Ardoi sektorearen hirigintzako arauen 7.4 artikuluak.

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2110141