171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2021ean dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, toki garapenerako lankidetza proiektuak egin daitezen Hegoaldeko toki erakundeekin batera

DDBN (Identifikazioa): 572824.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/572824).

Deialdi honen xedea da, dirulaguntzak emanez, proiektuak kofinantzatzea, garapen bidean dauden herrialdeetan gauzatzekoak eta helburutzat dutenak tokiko giza garapena sustatzea honako arlo hauetan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa, eta herrietako edo hirietako komunitateendako onura dakarten azpiegiturak. Proiektuen xede diren komunitateek eta haiek ordezkatzen duten instantziek (eta, betiere, xede diren herrialdeetako toki erakundeek edo udalek) era aktiboan parte hartuko dute proiektu diruz lagungarriak proposatu, kudeatu eta gauzatzean. Xede diren herrialdeetako antolakunde sozialak eta/edo toki erakundeak arduratuko dira proiektu horien gauzatze materialaz.

Iruñean, 2021eko ekainaren 30ean.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110541