171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2021ean dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntzako proiektuak egin daitezen. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 571657.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571657).

Deialdi honen xedea da kofinantzatzea garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntzako proiektuak, Iruñeko lurralde eremuan egitekoak eta bizilagunei oro har edo kolektibo jakinei zuzendutakoak.

Iruñean, 2021eko ekainaren 22an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110155