171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2021. urterako lan egutegiaren aldaketa

Irurtzungo Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin Osoko Bilkuran, 2020ko abenduaren 22ko osoko bilkuraren akordio bidez onartutako lan egutegiaren aldaketa onartu zuen. Honakoak dira aldaketak:

1.–Uztailaren 22 eta 23a lanegun deklaratzea, ondorio guztietarako.

2.–Ondorioz, egun horiek balioduntzat hartuko dira epeak zenbatzeko.

3.–Lehenengo puntuko aldaketaren ondorioz, eta urteko banakako lanaldia aldatu ezin denez, langileek 2 opor egun gehiago izango dituzte, hasieran onartutako lan-egutegiaren aldean.

Irurtzunen, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2110579