171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1208., 1209., 1210., 1211., 1212. eta 1213. lurzatietan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, gaur egungo lerrokadurak eta okupazioa aldatzeko 1. sektoreko 13-A etxe-sailean, Aiegiko udal katastroko 2. poligonoko 1208., 1209., 1210., 1211., 1212. eta 1213. lurzatietan. Sustatzaileak dira Amaya Ros Martínez de Morentín eta Lander Badiola Urquiaga.

Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean iragarkia jarrita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Aiegin, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110263