171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

147E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasuneko kontseilariaren abenduaren 23ko 462E/2019 Foru Agindua aldatzen baita. Haren bidez, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, titularrak kanpoan daudenean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan. Ordezkapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Ildo horretan, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 23ko 462E/2019 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu baitziren. Hala ere, unitate organikoetan eta antolamendukoetan izandako hainbat aldaketa direla eta, beharrezkoa da aldi baterako ordezkapenen ordena aldatzea Osasuneko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoen, hura kanpoan edo gaixorik dagoen edo ezintasun pertsonalen bat duen kasuetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Osasuneko kontseilariaren abenduaren 23ko 462E/2019 Foru Aginduaren 2. puntua, jarraian agertzen den moduan uzteko. Foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu ziren.

“2. Idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren menpeko ataletako titularrek ordeztuko dute aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

1. Araubide Juridikoaren Atala.

2. Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoa.

3. Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Atala.

2. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko buruari eta Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko buruari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko uztailaren 2an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2110743