171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri-jarduketarako plan berezia, gehieneko eraikigarritasuna aldatzeko 2. poligonoko 1246. lurzatian. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezi bat, Aiegiko katastroko 2. poligonoko 1246. lurzatiaren gehieneko eraikigarritasuna aldatzeko. Sustatzaileak dira Jorge Barrena Cía eta Marta Martínez de Eulate López de Goicoechea.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Aiegin, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110259