171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

1. poligonoko 1237, 1238, 1239, 1240 eta 1241. lurzatien kalifikazioa. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, Gobernu Batzarrak 2021eko ekainaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea jarraian ageri diren espazioak soberako lurzati gisa kalifikatzea, gero jabe mugakideei zuzenean saltzeko:

a) Mutiloako 1. poligonoko 1237. lurzatia: 160,06 m². Mugak: iparraldean, 1232. lurzatia (zuzkidura publikoa). Hegoaldean, 51. lurzatia (jabea Fermina Villanueva Murillo da) eta bide publikoa; ekialdean, 1238. lurzatia, eta mendebaldean, bide publikoa.

b) Mutiloako 1. poligonoko 1238. lurzatia: 154,05 m². Mugak: iparraldean, 1232. lurzatia (zuzkidura publikoa). Hegoaldean, 50. lurzatia (jabea Faustino Iriarte Uriz da) eta bide publikoa; ekialdean, 1239. lurzatia, eta mendebaldean, 1237. lurzatia.

c) Mutiloako 1. poligonoko 1239. lurzatia: 210,21 m². Mugak: iparraldean, 1232. lurzatia (zuzkidura publikoa). Hegoaldean, 588. lurzatia (jabeak Alicia Lacunza Egurza eta Eugenio Martínez Tapia dira) eta bide publikoa; ekialdean, 1240. lurzatia, eta mendebaldean, 1238. lurzatia.

d) Mutiloako 1. poligonoko 1240. lurzatia: 101,24 m². Mugak: iparraldean, 1232. lurzatia (zuzkidura publikoa). Hegoaldean, 589. lurzatia (jabeak Sabanbide SL eta Daniel Aranaz Morrás eta María Antonia Sáez Narvarte dira); ekialdean, 1241. lurzatia, eta mendebaldean, 1239. lurzatia.

e) Mutiloako 1. poligonoko 1241. lurzatia: 42,01 m². Mugak: iparraldean, 1232. lurzatia (zuzkidura publikoa). Hegoaldean, 589. lurzatia (jabeak Daniel Aranaz Morrás Daniel eta María Antonia Sáez Narvarte eta Sabanbide SL dira); ekialdean, 1203. lurzatia, eta mendebaldean, 1240. lurzatia.

f) Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.

Mutiloan, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2110130