171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, 2021ean hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretara joateko gizarte-laguntzak arautzen dituena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 571619.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571619).

Deialdi honen xedea da banakako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2021ean hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte jardueretan izena emateko kuotak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiak baldintza beretan balia daitezen kulturaz eta kirolaz.

Deialdi hau finantzatuko da 2021eko udal aurrekontuetako 1-23112-4820003 partidaren kargura, 3.000,00 euroko zuzkidurarekin.

Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batendako baino gehiagorendako. Familia-unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko dirulaguntza emanen zaio.

Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

–Eskabide orokorra.

–Aurreko ekitaldiko (2020) errenta aitorpena.

–Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia balioduna.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 17tik 30era izanen da. Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.

Antsoainen, 2021eko ekainaren 23an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2110145