171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS

Deialdia, eskolazain lanpostu bat betetzeko, Haur eta Lehen Hezkuntzako Santa María ikastetxe publikoan. Izendapen proposamena

2020ko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eskolazain lanpostu bat, Los Arcosko Haur eta Lehen Hezkuntzako Santa María ikastetxe publikoan erretiroagatiko lanpostu hutsa betetze aldera. Deialdi horren 7. oinarrian xedatua bete beharrez, kalifikazio epaimahaiak izangaien zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazio osoaren ordenaren araberakoa, eta, horrekin batera, izendapen proposamena Víctor Pérez Sámper izangaiaren alde, hura izan baita puntuazio handiena lortu duena.

Argitara ematen da deialdiaren 7. oinarrian ezarriari jarraikiz, eta deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak aurkez ditzan, horretarako zehaztutako epean, lanpostuaren jabetza hartzeko.

Los Arcosen, 2021eko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2110931