171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, kultura-teknikari koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin. Izendapen proposamena

Kultura-teknikari koordinatzailearen lanpostu bat, B mailakoa eta euskarazko derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duena, oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako lan-kontratuarekin betetzeko deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoa betetzeko, kalifikazio epaimahaiak Noelia Artázcoz Azcárate izendatzeko proposamena aurkeztu du eta, aldi berean, kontrataziorako izangaien ondoko zerrenda hau onetsi du, hurrenkera honetan: Rut Etxarte Buezo eta Maialen Larraya Guillén. Deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2021eko martxoaren 26an eta 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.

Deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezteko.

Berriobeitin, 2021eko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2110941