171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

628E/2021 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Arroizko Udalaren hirigintza planaren aldaketa egituratzaileari buruz. Aldaketa hori Iker Ochoa Larak sustatu du eta 2. poligonoko 976. lurzatiari eragiten dio.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Arroizko Udalak 2021eko martxoaren 25ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22koan.

Aldaketaren helburua da Arroizko hiri-lurzoruaren mugak zabaltzea, hiri-lurzoru finkatugabean unitate berri bat sortuz (UD33 unitatea), guztira 1.738,36 m² izanen dituena eta bizitegi-erabilera izanen duena. Bertan, gehienez ere 2 etxebizitza eraikitzen ahalko dira.

Aldaketaren eremua Arroizko kiroldegitik hegoaldera dago. Hortaz, hiri-lurzoruarekin muga egiten du, eta oinarrizko zerbitzuak eta azpiegiturak hurbil daude. Mendi mazela txiki batean kokatutako lurzati bat da, ekialdera begira, Barbaringo errepiderantz, Santa Cruz alderdian. Gaur egun, nekazaritza erabilera du, zerealetarako, eta ez du elementu edota balio nabarmenik ingurumenaren edo kulturaren aldetik. 976. lurzatiaz gainera, 2. poligonoko 161. lurzatia ere ukituko da, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako trafikoa ebazten den eremuan, eta bide sare publikorako lagapenak (258,76 m²) eta espazio libre publikorako lagapenak (195,63 m²) kokatzen dira.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea aldaketa honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Arroizko Udalaren hirigintza planaren aldaketa egituratzailea 2. poligonoko 976. lurzatian. Iker Ochoa Lara da sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Arroizko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2110221