171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

124E/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoaren osaera aldatzen duena.

Urtarrilaren 31ko 27/1994 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Ospitaleko Epaimahai Medikoaren eskumenak Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari transferitu zitzaizkion, eta ezintasun egoerak ebaluatzeko prozedura arautu zen. Arau horretan sortu zen Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoa.

Foru Dekretu horren 4.2 artikuluak xedatzen du epaimahaiburuak eta hiru epaimahaikidek osatuko dutela Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoa. Halaber, xedatzen du epaimahaikideak hiru mediku espezialista izanen direla, Osasuneko kontseilariak izendatuak, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren zuzendariak proposatu eta gero. Horietako bat epaimahaiaren idazkaria izanen da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak informatu du Víctor Peralta Martín jaunak bere borondatez kargua utzi duenez gero (Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoaren kide izendatu zuten), beharrezkoa dela osaera aldatzea. Hori horrela, María García Nicolás andrea, Osasun Mentaleko eguneko II. ospitaleko zuzendaria izendatzea proposatu da epaimahaiko kide izateko.

Horren ondorioz, urtarrilaren 31ko 27/1994 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik,

AGINTZEN DUT:

1. Víctor Peralta Martín jaunaren izendapena, Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoko kide izateko, bertan behera uztea.

2. María García Nicolás andrea, Osasun Mentaleko eguneko II. ospitaleko zuzendaria izendatzea Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoko kide.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Probintziako Zuzendaritzara eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari.

Iruñean, 2021eko ekainaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2110267