171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1277/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Esther María González García andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko urtarrilaren 18an emandako 43/2021 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 3480 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketa epaitzeaz arduratzen den batzordeak 2021eko ekainaren 22an egindako proposamena, Esther María González García andrea Zientzien Saileko “Landare Fisiologia” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Esther María González García andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Landare Fisiologia” jakintza-arlokoa da, 3480 zenbakia du, eta Zientzien Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra. Hogei eguneko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 25ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2110740