171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez Blanca Paloma Herrera Martínez del Campo andrea izendatzen baita Tuterako 2. Jabetza Erregistroko titular.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2021eko apirilaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez (maiatzaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 309. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen jabetza erregistroak, merkataritza erregistroak eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2021eko ekainaren 11ko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena (ekainaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Bidezko da, hortaz, Tuterako 2. Jabetza Erregistroko titularra izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko ekainaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

1. Blanca Paloma Herrera Martínez del Campo andrea izendatzea Tuterako 2. Jabetza Erregistroko titular.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2110534