17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

...

Hirugarrena.–Larraungo Bake Epaitegia: Abelina Zabaleta Arangoa andrea, ordezko bake epaile.

Laugarrena.–Oteitzako Bake Epaitegia: Jesús Echarri Goñi jauna eta María Aranzazu Asiain Azcona andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Mendigorriko Bake Epaitegia: Javier Domezáin Ascunce jauna eta Héctor Sotil Iturbide jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Orbarako Bake Epaitegia: Virginia Arozarena Lerga andrea, ordezko bake epaile.

Zazpigarrena.–Orontzeko Bake Epaitegia: Ángel Javier Velasco González jauna, bake epaile titular. Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 14an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2015779