17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03989 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Camino, María Cruz eta Juana María Arsuaga Ascaray.

Helbidea: Txantonea etxea 3, Arribe 31891-Araitz (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Itxutu iturburua.

Eskatutako emaria: 0,012 l/s.

Tokia: Arribe.

Udal-mugartea eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

iturburuko ura kutxatila baten bidez hartuko da; bertatik hodi bat aterako da aska bateraino, hamabi behiri edaten emateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko urtarrilaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2100222