17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko abenduaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar ziren iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Epe horretan ez dute aurkeztu eta ez da jaso inolako alegaziorik eta, beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluaren 1. apartatuaren bukaeran xedatuarekin bat, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 49.075,50 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 217.469,50 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 267.860,60 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 13.945,40 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 548.351,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 305.850,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 250.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 555.850,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2021eko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2100412