17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa, zeina eranskinean azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena. Hasierako onespenaren erabakia Mankomunitateko Kideen Batzarrak hartu zuen 2020ko abenduaren 1ean, eta 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

ADMINISTRAZIO EGOERA

BALDINTZAK

Administrari-ofiziala

1

C

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Lanpostua: %23

Hutsik

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%90)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

D

Oposizio-lehiaketa

Maila: %12

Arrisku berezikoa: %10

Hutsik

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%50)

Izenen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZERBITZU ONARTUAK

ADMINISTRAZIO EGOERA

BALDINTZAK

Elizalde Lallana Amaiur

Administrari-ofiziala

C

Oposizio-lehiaketa

2017-04-28

Jardunean

Euskararen ezagutza B-2 maila

Lanaldi partziala (%90)

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

–Aurreikusten da 2021. urtean zehar zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu baterako kontratazioa eginen dela. Lanpostua D mailakoa izanen da, aldi-baterako lan-kontratuarekin, eta lanaldi partzialekoa (%50), eta 1. eranskinean zehazten diren osagarriak izanen ditu. Kontratazio prozedura oposizio-lehiaketa arrunta izanen da.

–Gaur egungo plantillan gertatzen diren bajak betetzeko, edo obra eta zerbitzu jakin batzuetarako kontratuak egiteko, edo gisako gorabeheretan, kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak erabiliko dira, 113/1985 Foru Dekretuaren 42.–2.a) artikuluari jarraikiz.

Erripan (Odieta), 2021eko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2100410