17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2021eko aurrekontua. behin betiko onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontua.

2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 11n, 2021eko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 2.050,00 euro.

IV. kapitulua: 22.250,00 euro.

V. kapitulua: 435.909,09 euro.

VII. kapitulua: 318.696,13 euro.

VIII. kapitulua: 3.000,00 euro.

Guztira: 781.905,22 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 102.258,60 euro.

II. kapitulua: 67.704,28 euro.

III. kapitulua: 100,00 euro.

IV. kapitulua: 20.980,30 euro.

VI. kapitulua: 587.662,04 euro.

VII. kapitulua: 200,00 euro.

VIII. kapitulua: 3.000,00 euro.

Guztira: 781.905,22 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2021ko urtarrilaren 7an.–Lehendakariordea, José Manuel Juanotena Aranbillet.

Iragarkiaren kodea: L2100371