17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2021eko ordenantza fiskalak

Urraulgoitiko Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ez aldatzea ordenantza fiskalak 2021ean. Salbuespen bakarra izanen da Elkoazko mugapean (Urraulgoiti) dagoen Aretako herri-mendiko onddo, ziza eta gainerako natur produktuen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Izan ere, honela idatzita geratzen da haren 4. artikulua:

“4.–Baimen motak eta tarifak.

–Urtekoak:

a) 12 urtetik goitiko bizilagun erroldatuak, urtebeteko antzinatasuna dutenak, 50,00 euroko urteko kuota ordaindu ondoan.

b) Udalaren ehiza barrutien esleipena hartzen duten herriko ehiztari elkarteetako kideak, 50,00 euroko urteko kuota ordaindu ondoan.

c) Kanpotarrak (12 urtetik goitiko gainerako lagunak), 80,00 euroko urteko kuota ordaindu ondoan.

–Egunekoak:

a) 12 urtetik goitiko bizilagun erroldatuak, urtebeteko antzinatasuna dutenak, 10,00 euroko eguneko kuota ordaindu ondoan.

b) Udalaren ehiza barrutien esleipena hartzen duten herriko ehiztari elkarteetako kideak, 10,00 euroko eguneko kuota ordaindu ondoan.

c) Kanpotarrak (12 urtetik goitikoak), 20,00 euroko eguneko kuota ordaindu ondoan.

12 urtetik beheitikoak: bakoitzak 10 ale bil dezake, txartela duen heldu batekin badoaz.

Txartela duen bakoitzak gehienez ere 30 ale biltzen ahalko du egunean”.

Aldaketa honek 2021eko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2100324