17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzaren 2021eko urtarrilaren 7an 1/21 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa baten espedientea, helburua izanik portxe bat egitea Lizasoko (Ultzama) 2. poligonoko 145. lurzatian, LIzasoko Egain sozietateak eskatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, bai eta haiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritako ondorioetarako ere, indarrean dagoen testuaren arabera (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2100431